Coworking espazioan interesa daukat










    Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut*

    Prozesua pausoz pauso

    01
    Izena eman:

    Harremanetan jarriko gara zurekin beharrezko dokumentazioa eta proiektuaren nondik-norakoak aurkezteko.

    02
    Balorazioa:

    Aurkeztutako proiektuen artean azterketa bat egingo da, egokienak diren 20 proiektuak aukeratuz.

    03
    10 minutuko aurkezpena:

    Hautatutako ekintzaileei Coworking espazioa erakutsiko zaie, eta aurrez aurreko 10 minutuko aurkezpen (pitching) bat egin beharko dute proiektua azalduz.

    04
    Ekiteko prest:

    Coworking espaziora sartzeko proiektu egokienak aukeratuko dira.

    Ondorengoa izango da aurkeztu beharko den dokumentazioa:

      Guztiok aurkeztu beharrekoa...
    • Enpresako bazkideen NAN edo IFK (fotokopiak)
    • Zerga-betebeharren egiaztagiria


      Enpresa edo profesional bazara...
    • Egitasmoaren edota enpresaren sorkuntza proiektua. Profesionalen kasuan, jakintza eta esperientzia mailen egiaztapenak
    • Eskatzailearen ordezkaritza ahalmena egiaztatzen duen agiriaren kopia*
    • Sozietatea eratzeko eskrituren kopia** edo eratzeko hitzarmena*
    • Enpresako langile bakoitzaren Gizarte Segurantzako dagokion Erregimeneko edo dagokion Lanbide Mutualitateko altako partearen kopia.
    • Erantzukizunpeko aitorpena
    • *Sozietateen edo ondasun erkidegoen kasuan

      **Merkataritza sozietateen kasuan



      Enpresarik gabeko ekintzailea bazara...
    • Negozio plana, Tolosaldea Garatzeneko Autoenplegu Sailean egindakoa
    • Proiektu eskatzailea Tolosaldean jartzeko konpromisoa


    • Ikaslea bazara...
    • Berritzailea den eta hazteko gaitasuna eta, enpresen kasuan, merkatu orokorretan sartzeko gaitasuna duen garapen ekimena/proiektua.
    • Ikastetxearen sinestamenduak, jakintza eta esperientzia mailari dagozkionak.


    Dokumentazioa deskargatu