Lege Oharra

Pribatutasun politika:

Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, TOLOSAKO UDALAk ohartematen dio erabiltzaileari datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela TOLOSAKO UDALAk sortua EMARI COWORKING ESPAZIOrako eta berak erabiltzeko, bere ardurapekoa, xede dituena erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio egitekoak. Baldintza orokor hauek onartzerakoan TOLOSAKO UDALAk erabiltzailearen datu batzuk bildu behar ditu zerbitzua emateko ezinbestekoak direnak.

 

Fitxategien erregistroa eta formularioak

Erregistratzeko formularioa betetzea ezinbestekoa da EMARI COWORKING ESPAZIOAn izen eman eta informazioa eskatzeko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika hau ez bada onartzen, ezin da harpidetu, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan parte hartu. Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren 15/1999 xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu erabiltzaile moduan erregistratzetik jasotako datu pertsonalak TOLOSAKO UDALA jabe duen fitxategi batean biltegiratuko direla, legez eskatzen diren segurtasun neurriak aplikatuta.

 

Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da ematen dituen datuen zehaztasunen eta egiazkotasunaren arduradun bakarra, TOLOSAKO UDALA horretatik etor daiteken edozein erantzukizunetatik libre dago. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasunak bermatzen dituzte eta datu horiengandik eratorri ahal den erantzukizuna bere egiten dute, kasu guztietan, eta behar bezala gaurkotuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartu egiten du erregistro edo harpidetza formularioan informazio osoa eta zuzena ematea. TOLOSAKO UDALAk ez du bere gain hartzen berak egin ez dituen informazioen edo beste iturri bat jatorri duten egiazkotasunaz, beraz ez du ardurarik hartzen informazio horren erabileratik etor daitekeen edozein kalteen gainean. TOLOSAKO UDALAk beretzat gordetzen du bere webguneetan jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta ahal du informaziorako sarbidea mugatu edo eragotzi. TOLOSAKO UDALAk ez du erantzukizunik erakundetik kanpoko iturriek emandako informazioaren ondorioz erator daitezken oker, akats edo ez egitetatik eragin daitezken kalte edo galerengatik.

 

Xedeak

TOLOSAKO UDALAren xedea da EMARI COWORKING ESPAZIOAREN izen emate eta informazio bilketaren barruan erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea, eta informazio lanak egitea.

 

Hirugarrenei datuak ematea

Datu emaileak webgune honen bitartez datuak ematerakoan, onartu egiten du TOLOSAKO UDALAk datu hauek hirugarren batzuri uztea, beti ere EMARI COWORKING ESPAZIOA ekimenaren xedetarako.

 

Datuak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea nola gauzatu:

Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskaerak bidali ahal dituzue TOLOSAKO UDALAko helbide elektroniko honetara  udate@tolosa.eus  edo posta arruntez Plaza Zaharra 1, Tolosa . 20400 (Gipuzkoa) helbidera,  erreferentzia moduan EMARI COWORKING ESPAZIOA РDATUAK jarriz. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrailren 19ko 1/1998 Instrukzioan ezarritakoaren arabera, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea zure NANren edo Zuzenbidean onartua den beste agiri baten kopia bidal diezaiozula TOLOSAKO UDALAri.

Halaber, adierazten zaizu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (AEPD) erreklamazioa jar dezakezula TOLOSAKO UDALAk zuk eskaera egin eta hilabeteko epean erantzunik eman ez badizu. Kasu horretan zure erreklamazioa Datuen Babeserako Espainiako Agentziari bidali ahal diozu, Jorge Juan kalea 6, 28001 Madrid.

 

Segurtasun neurriak

TOLOSAKO UDALAk legez eskatzen diren datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartu ditu, eta ahaleginak egiten ditu bere esku dauden gainerako neurri eta baliabide teknikoak jartzeko. ez dadin gertatu emandako datu pertsonalak galdu daitezela, oker erabili daitezela, alda daitezela, baimenik gabe erabil daitezela edo lapurtu daitezela. TOLOSAKO UDALAk ez du erantzukizunik: sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta litezken interferentzietatik, ez egiteetatik, etetetatik, birus informatikoetatik, telefono matxuretatik edo deskonexioetatik sor daitezken kalte eta galerena; telefono linietako akatsek edo gainkargek edo Datuak Prozesatzeko Zentruetako gainkargek sistema elektroniko honetan, internet sisteman nahiz bestelako sistema elektronikoetan sortutako atzerapen edo blokeoena; hirugarrenek TOLOSAKO UDALAren kontroletik kanpo sor dezaketen bidegabeko sarrerek sor dezaketen kalteena. Edonola ere erabiltzailea jabe izan behar da interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

 

Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen baldintzen gaineko informazioa eman zaiola, eta onarpena eta baimena ematen dituela TOLOSAKO UDALAk datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan aipatutako xedeetarako. Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk datu pertsonalen babesean berariazko aurreikuspenak jasota dauzkaten baldintza partikularrak izan ditzakete.

 

———————————-

Lege oharra:

Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimenaz babesturik daude.

Baimen horrek askatasuna ematen dizu:

Bete beharreko baldintzak hauekin:

Lana formatu elektronikoan hedatzekoa baldin bada, gure webgunearen aipamena URL honi lotu behar zaio: http://www.tolosa.eus/.

Argibide gehiago:

Creative Commons-en Aitortu baimenaren testu legal osoa

Tolosako Udaleko Administrazioak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

Tolosako Udaleko Administrazioak ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.

Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Tolosako Udaleko Administrazioak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.

Tolosako Udaleko Administrazioak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.